Mikel Ayllon Laudio, 1980
Idazlea eta dramaturgoa. Itzulpengintza eta Interpretazio Gradua eta Antzerki Ikasketa Aurreratuen Masterra ikasi zituen. Kronika liburu bat, Gerezi gorrien garaia (Txalaparta), Igartza Beka irabazi zuen nobela bat, Ez tiro egin anbulantziei (Elkar), Donostia Kutxa Literatur Saria irabazi zuen ipuin-bilduma bat, Zoriontsuak izatea aukeratu genuen (Elkar) eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren hiru antzezlan biltzen dituen liburu bat, Hau ez da gerra bat (Susa-Ganbila) argitaratu ditu. Horrez gain, hainbat antzezlan idatzi eta zuzendu ditu eta Piszifaktoria Ideien Laborategia antzerki-konpainiako sortzaileetako bat da.