Hau ez da gerra batPiszifaktoria ideien laborategia
2024 azaroak 19 • 19:00
Hizkuntza: euskara - 90 minutu
Gonbidapenen erreserba: azaroak 19 • 11:30
Gonbidapenarekin.
Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira 11:30etik aurrera webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez), Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta kultur etxeetan (Loiola salbu). 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Irakurketa dramatizatua. Lei eta Zanen arteko maitasuna azkenetan dago. Eztabaidan hasi dira taberna bateko terrazan. Harremana mila zatitan hautsi da. Lei bere ganbaran gorde da. Zan, komunean. Eta, orduan, gerra bat hasi da. Zerua laranjaz tindatu da. Sufre usainak hartu ditu bazterrak. Eztandak. Tiro-hotsak. Iluntasunetik Magenta agertu da, errekruta bila datorren soldadua. Lei eta Zan, lubakitik, tiro egin diote elkarri. Inork ez dio besteari entzuten. Goiza etorri eta bazterrak jasotzen hasteko unea iritsi den arte. Uda gau bateko gerra, bost bataila eta bi interludiotan.
Mikel Ayllonen Hau ez da gerra bat liburuaren irakurketa dramatizatua.