Igor Arzuaga

Musikaria. Musikariz betetako familia batean jaio eta hazi zen eta umetatik ikasi zuen musika-tresna ugari jotzen: soinua, soinu txikia, pianoa, gitarra, baxua, txistua... Horrez gain, musikoterapia ikasketak egin ditu. Une Latzak, Mikel Urdangarin edo Exkixu taldeetan jo du. Bere bakarkako ibilbidean, nabarmentzekoak dira Gaztelupeko Hotsak diskoetxean argitaratutako Argi izpi bat (2002), Smog (2004) edo Nere Begiak (2017) lanak. Mara ezizenarekin, bestalde, Lagun Eroa eta Unibertsoa Gu diskoak kaleratu zituen 2008an. Piszifaktoria Ideien Laborategia antzerki-konpainiako sortzaileetako bat da.

Elkarrizketak