Antonio Mercero

Honako eleberri hauek idatzi ditu: La cuarta muerte (Espasa, 2012), La vida desatenta (DeBolsillo, 2014), El final del hombre (Alfaguara, 2017), El caso de las japonesas muertas (Alfaguara, 2018) eta baita Pleamar (Alfaguara, 2021) ere, sare sozialetan fokoa jartzen duen nobela poliziakoa. Frankismo garaiko homosexualen errepresioari buruzko El violeta (Drakul, 2018) eleberri grafikoa ere argitaratu du.

Carmen Mola ezizenaren atzean dauden hiru idazleetako bat da (Jorge Díaz eta Agustín Martínezekin batera). Carmen Molak 2021eko Planeta saria irabazi zuen La Bestia nobelarekin. Ondoren argitaratu zuen El infierno, eta Elena Blanco inspektorea protagonista dituen La novia gitana, La red púrpura, La Nena eta Las madres. Argitaratu berri den El clan-ekin amaitzen da saga arrakastatsua.

Kazetarita ikasitakoa, 25 urte baino gehiago daramatza telesailak eta zinemako gidoiak idazten.

Elkarrizketak