El ClanCarmen Molarekin solasean
2024 azaroak 23 • 19:00
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)
Hizkuntza: gaztelania
Gonbidapenen erreserba: azaroak 22 • 16:00
Oharra:
Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiola salbu). Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan bezperan 17:00etatik aurrera. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
La novia gitana, La red púrpura, La nena eta Las madres eleberrien ostean, El clan, Carmen Molak (Agustín Martínez, Antonio Mercero eta Jorge Díaz) idatzi eta Elena Blanco inspektorea protagonista duen azken nobela da. Enpresako, politikako, epailetzako eta poliziako pertsona handiek osatutako erakunde boteretsu bati egin beharko dio aurre Brigada de Análisis de Casos delakoaren inspektoreak. Basatia eta izugarri adiktiboa, El Clan sagaren amaiera da.
Elkarrizketatzailea: Nerea Kortabitarte.