Santi Eraso Donostia, 1953
Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziatua, 20 urtez Arteleku Gipuzkoako Foru Aldundiko Arte eta Kultura Garaikidearen Zentroko zuzendaria izan zen. Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateko "UNIA arte y pensamiento" eduki-taldeko kidea izan zen, eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitza irabazlearen kultura-zuzendaria. Tarte labur batez, Madrid Destinoko Kultur Espazio eta Edukien zuzendari nagusia izan zen. Espainiako Akademiaren Erromako Patronatuko (AECID) kidea da. Gaur egun, artearen eta kulturaren alorrean ikertzen eta lan egiten du – eragile independente gisa –, eta Arte, Cultura, Ética y Política bere blog pertsonalerako idazten du.