2024 azaroak 21 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan edukiera bete arte

Zer da gerra bat hori bizi izan ez dugunontzat? Nondik ateratzen dira fenomeno honen inguruko gure ezagutza antolatzen duten irudiak eta kontakizunak? Gerrari buruzko diskurtsoa literaturaren, zinemaren, historia-liburuen eta hezkuntza-sistemaren, bideojokoen edo iraganeko gerren omenezko monumentuen bidez sartzen da gure bizitzan. Bere irudikapena kulturaren zati bat da, eta gerraren ikuspegi epiko eta loriatzailea izenpetzen laguntzen du, edo, aitzitik, gerra arbuiatzen eta haren aurka egiten.

Santi Erasok Antonio Monegal elkarrizketatuko du azken horren El silencio de la guerra (Acantilado argitaletxea) liburuaren inguruan.

Oharra

Saio hau streaming bidez eskainiko da. 

Antolatzailea

STM, Literaktum