Antonio Monegal Bartzelona, 1957
Bartzelonako Unibertsitatean Filosofian lizentziatua eta Harvardeko Unibertsitatean doktoratua, Cornell, Harvard eta Princetoneko Unibertsitateko irakaslea izan da Monegal. Gaur egun, Pompeu Fabra Unibertsitateko Literatura, Arte eta Pentsamendu Ikerketa Konparatiboetako masterra koordinatzen du. Besteak beste, Luis Buñuel de la literatura al cine: una poética del objeto (Anthropos, 1993) eta En los límites de la diferencia: poesía e imagen en las vanguardia hispánicas (Tecnos, 1998) liburuen egilea da. García Lorcaren El público, El sueño de la vida (Alianza, 2000) eta Viaje a la luna (Pre-Textos, 1994) lanen editorea da, eta Literatura y pintura (Arco/Libros, 2000) antologiaren koordinatzailea. Halaber, Política y (po) ética de las imágenes de guerra (Paidós, 2007) lana bildu du, eta Como el aire que respiramos saiakera ere argitaratu du. El sentido de la cultura–k (Acantilado, 2022), 2023ko Saiakera Sari Nazionala jaso zuen. Duela gutxi El silencio de la guerra (Acantilado, 2024) argitaratu du, gatazka belikoek literaturan, arte bisualetan eta komunikabideetan historikoki izan duten eta izan beharko luketen irudikapenari buruz.