Dolores Redondo Donostia, 1969
Baztango Trilogiaren egilea da Dolores Redondo, azken urteotako gaztelaniazko literatura-fenomeno garrantzitsuena: El guardián invisible, Legado en los huesos eta Ofrenda a la tormenta eleberriek osatzen dute. Arrakastaz egokitu dira zinemara 2017 eta 2020 artean, eta gaur egun Netflixen webgunean daude ikusgai. Trilogiaren ondoren, argitaratu zuen Todo esto te daré (2016) azken urteetako Planeta saririk salduena, eta Frantziako telebista publikoan serie gisa egokitua. 2019an Baztango unibertsora itzuli zen Dolores Redondo Hollywoodeko telesail gisa garatzeko bidean dagoen La cara norte del corazón lanarekin. 2021ean Los privilegios del ángel bere lehen eleberria berrargitaratu zen. Esperando al diluvio (2022) lanarekin irakurleak eta kritika berotu zituen berriro, ikus-entzunezko egokitzapen berri bat bultzatzeaz gain.
Gaur egun 38 hizkuntzatara itzuli dira mundu osoan milioika irakurle dituzten bere lanak.