2024 azaroak 18 • 19:00

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu

Erreserbatu

Oharra:

Gonbidapenak azaroaren 13ko arratsaldeko 17:00etatik aurrera jaso ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez), Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta kultur etxeetan (Loiola salbu). 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Baztango Trilogia, azken urteotako gaztelaniazko literatura-fenomeno garrantzitsuenaren egilea, Dolores Redondo (Donostia, 1969) mundu osoan gehien saldu eta irakurri den gaztelaniazko egileetako bat da. Intriga eta misterioa nahastuz Nafarroako haran aztoragarri eta ilunetara itzuliko da, sekretuak lurpetik ateratzea eta egiak azaltzea gustuko ez den lurraldera.

Nash Elizondo, auzitegi-psikologoa, historiaren protagonista, lurralde mitiko batean sartu eta ustekabeko laguntzak izango ditu, biktima direnean ere makurtzen ez diren emakumeen leinu baten buru jarriz.

Elkarrizketatzailea: Eduardo Yañez.