Máximo Huerta Utiel (Valentzia), 1971
Idazlea eta kazetaria, Máximo Huertak honako eleberri hauek argitaratu ditu: Con el amor bastaba, El susurro de la caracola, Una tienda en Paris, La noche soñada (2014ko Primavera de Novela Saria), No me dejes (Ne me quite pas), La parte escondida del iceberg, Firmamento eta Adiós, pequeño (2022ko Fernando Lara de Novela Saria). 2024an argitaratutako París despertaba tarde du azken eleberria. Kontakizun hauek ere idatzi ditu: El escritor, Elsa y el mar, La banda de Olivia eta Partir de cero; Mi lugar en el mundo eres tú, París sera toujours París eta Viva la Dolce Vita liburu ilustratuak, eta Intimidad Improvisada titulupean jasotako kazetaritza-zutabeen bilduma.
2023an, txikitako ametsetako bat bete zuen La Librería de Doña Leo inauguratu zuenean. Denbora gutxian, literatur eta kultur konbergentzia gune zoragarria bihurtu da Buñolen, Valentzian.