2024 azaroak 14 • 19:00

Tomasene K.E.

Hizkuntza: gaztelania

Bertan behera

Azaroaren 14ko oharra

Bertan behera: eguraldi alertak direla medio, Máximo Huerta ezingo da etorri. Beraz, ekitaldia bertan behera geratu da.

1924ko Parisera itzuli da Máximo Huerta (Utiel, Valentzia, 1971) eta aurreko eleberri batean ezagutu genuen Alice Humbert-en pertsonaia berreskuratu du. Gerratik atera berri den eta iragana ahaztu nahi duen hiri zalapartatsu bat eta bizitzak markatutako orbain handiak dituzten bi emakume.

Prosa deskribatzaile eta erromantikoa baliatuz, maitasunaren, desamodioaren eta identitatearen bilaketaren inguruko gaiak aztertzen ditu Huertak, aldaketa sozial eta artistikoen testuinguru batean.

Elkarrizketatzailea: Mitxel Ezquiaga.