Aiora Jaka Donostia, 1982
Aiora Jaka Irizarrek Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen Gasteizko Letren Fakultatean. Graduondoko ikasketak Erresuma Batuan, Quebecen eta Alemanian egin ondoren, 2011n Joseba Sarrionandiaren itzulpengintzari buruzko tesia aurkeztu zuen EHUn. Hainbat lanbidetan aritua da (itzulpengintzan, hiztegigintzan, irakaskuntzan, interpretazio komunitarioan...) eta gaur egun itzultzaile autonomo moduan egiten du lan. Mario Benedetti, Mo Yan, Juliana Léveillé-Trudel, Ibon Martin, Ahmadou Kourouma eta Annie Ernaux euskaratu ditu, besteak beste.