Literatura beste hainbat diziplinekin elkarrizketan eta gaur egungo eztabaidei lotuta. Literatura festa partekatua eta edonori irekia. Literatura irakurleen eta idazleen arteko topagune gisa. Horiek guztiak dira Literaktum Donostiako literatura jaialdiaren nortasun ezaugarriak.

Literaktum 2022. Gabriela Ybarra & Ángeles Go-rekin topaketa (Argazkia: Iñaki Rubio).
Literaktum 2022. Gabriela Ybarra & Ángeles Go-rekin topaketa (Argazkia: Iñaki Rubio).

Narratiba, poesia, saiakera, antzerkia, kazetaritza, performanceak, musika, zinema, ilustrazioa, gastronomia, komikia. Ibilbide sendoa duten egileak eta etorkizun oparoa dutenak. Solasaldiak, aurkezpenak, tailerrak, erakusketak, ibilaldiak, proiekzioak. Guztiak eta guztiek dute lekua Literaktumen.

Literaktum, halaber, sarean lantzen da. Energia-batuketa bat, hitzen eta lengoaien hirian hedatzen dena. Horretarako, kolaboratzaile sare zabal batekiko elkarlana sustatzen du Donostia Kulturak, literaturara ikuspuntu guztietatik eta publiko ororengana hurbiltzeko xedearekin.

Literaktum 2022. Erakusketa Odol tinta – Banpiroari omenaldia

Literaktum 2022. Erakusketa Odol tinta – Banpiroari omenaldia.

Charla Lucía Baskaran, Kattalin Miner & Eider Rodríguez

Lucía Baskaran, Kattalin Miner & Eider Rodríguez (Argazkia: Iñaki Rubio).

Azaroan Literaktum Jaialdiak eskaintzen duen programazioaz gain, urtean zehar beste hainbat topaketa esanguratsu egiten dira: Literaktum Topaketak. Egungo literaturako idazle nabarmenak gurera hurbiltzen jarraitzeko eta haien ibilbide eta proiektuak hiriko literatur zaleekin partekatzeko asmoz egiten dira Topaketak; Literaktum Jaialdia urtean zehar ere presente egon dadin literaturaren panoraman eta herritarren kultur agendan.

Literaktum Txikia 2021. Ipuin kontalarien VII. Maratoia

Literaktum Txikia 2021. Ipuin kontalarien VII. Maratoia.

Literaktum Topaketak 2022 Petros Márkaris & Olga Grande (Argazkia: Gorka Iribar)

Literaktum Topaketak 2022 Petros Márkaris & Olga Grande.