301 ilustrazio aurkeztu dira Literaktum Txikiako III.Ilustrazio Lehiaketan.

2023.11.24

6 - 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako Ilustrazio Lehiaketako edizio honetan, Oninen abenturak liburu bilduma izan da ardatza eta honen inguruko marrazki libre eta pertsonala gauzatu behar izan dute parte hartzaileek.

Guztira 301 ilustrazio bildu dira eta marrazki hauek hiru kategoriatan sailkatu dira: Lehen Hezkuntzako 1-2 maila, 3-4 maila eta 5-6 maila. Kategoria bakoitzean hiru sari banatuko dira eta saritu bakoitzari diploma bat, 30 euroko balea Donostiako liburu-dendetan liburuak erosteko eta egileak sinaturiko Oninen abenturen bildumaren ale bat emango zaio.

Literaktum Txikiako III.Ilustrazio Lehiaketaren sari banaketa ospatuko da azaroaren 24an San Jeronimo aretoan, arratsaldeko 18:00etan, Lur Kortak aurkeztua.Horrez gain, sari banaketa gauzatzeko, Ibon Martín idazlea bertan izango da, Oninen abenturen egilea eta sortzailea.

Irabazleak hauek izan dira:

LH 1-2: Zoe Clemente Ordoñez ; Izadi Abaunz Irizar ; Carla Parron Eizaguirre

LH 3-4: Paula Ferreira Dos Anjos ; Maddi Errasti Barrenetxea ; Nikko Ugarte Zurita.

LH 5-6: Dani Constante Bazurto ; Nora Urdanpilleta Indar ; Nora Astrain Mugarza

Irudi irabazleak hemen ikus daitezke:

Oninen abenturak 2023