2023 azaroak 13 • 19:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu

Azken hamarkadetako literatura latinamerikarraren ahots esanguratsuenetakoa izanik, Gioconda Belli (Managua, 1948),  poesia eta nobela idazleak, bi gai nagusiren inguruan eraiki du ibilbide literarioa: konpromiso politikoa eta emakume izatea eta sentitzea.

Hori da El país de las mujeres eleberriaren kasua, emakumeek bakarrik gobernatutako mundu bati buruzko satira politiko eta erotikoa. Lan dibertigarri eta ausarta, 2010ean La otra orilla eleberriaren Sari Hispanoamerikarra jaso zuen. 2023an, berrargitaratu da.

Elkarrizketatzailea: Irati Goikoetxea.