Literaktum Topaketak: Olga Tokarczuk irailaren 29an izango da Okendo Kultur Etxean
O Prentsa-oharra
2023 irailak 26 • 12:00
Olga Tokarczuk, Poloniako egungo idazle ospetsuenetako bat eta 2018ko Literaturako Nobel sariduna, izango da 2023ko bigarren Literaktum Topaketak programako protagonista. Ekitaldia Okendo Kultur Etxean izango da, irailaren 29an, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte. Ingelesez arituko da Tokarczuk eta itzulpena egongo da (euskara eta gaztelania).
Idazleak bere ibilbide literarioaz hitz egingo du Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin eta otsailean gaztelaniaz argitaratu den azken eleberria aurkeztuko du: Los libros de Jacob (Anagrama, 2023).
MEDIO GRAFIKOENTZAKO OHARRA: Argazkiak topaketaren lehen hamar minutuetan bakarrik egin ahal izango dira.
Informazio gehiago jarraian:
- Oharra eta material grafikoa (dropbox)
- Olga Tokarczuk irailaren 29an Okendo Kultur Etxean (albistea).
- Literaktum webgunea