Ander Izagirre Donostia, 1976
Kazetaria eta idazlea da, nazioarteko erreportajeak eta bidai kronikak idazten ditu. Hainbat hedabidetan argitaratu ditu bere lanak, hala nola El Diario Vasco, El País, 5W, CNN, EITB, National Geographic, Jot Down, Altaïr, Mappe...
Potosí bere liburua, Boliviako meategietan lan egiten duten familiei buruzko kronika, bost hizkuntzatara itzuli dute eta sari hauek jaso ditu: Euskadi Literatura Saria, English Pen Award eta Kapuscinski saria.
Beste sari batzuk ere jaso ditu: Europako Prentsa Saria, Kolonbiako hilketa militarrei buruzko erreportaje batengatik; Euskadi Literatura Saria. Vuelta al país de Elkano liburuarengatik; eta Panenka saria, Subcampeón bere azken liburuarengatik.