Uxue Alberdi Elgoibar, 1984
Idazlea eta bertsolaria da. Bi ipuin-liburu (Aulki bat elurretan, Elkar, 2007; Euli-giro, Susa, 2013), bi nobela (Aulki-jokoa, Elkar, 2009; Jenisjoplin, Susa, 2017) eta kronika literario bat (Dendaostekoak, Susa, 2020) idatzi ditu. Haur-literaturan hainbat lan ditu argitaratuak; haien artean, Besarkada (Euskadi Saria 2016), Hili eta Poza album ilustratua. Alfonsina Storniren poemak itzuli ditu euskarara, eta zenbait irakurle talde gidatzen ditu. Kontrako eztarritik saiakerak Saiakerako Euskadi Saria jaso zuen 2019an.
Bertsolaritza eta feminismoa uztartzen dituzten hainbat proiektutan parte hartzen du.