Adania Shibli Palestina, 1974
Palestinako narratzailea, antzerkigilea eta saiakeragilea da. AM Qattan Fundazioak Palestinako Idazle Gazteen Saria eman zion bere lehen bi eleberriengatik: Masaas (2002) eta Kulluna Ba’eed Bethat al Miqdar’an al Hub (2004). Banipal aldizkariak eta Hay Festivalek Beirut39 izendatu zuten Adania Shibli, 40 urtetik beherako 39 idazle arabiarrek osatutako taldeko kide alegia.
Un detalle menor hirugarren eleberriarekin, dozena bat hizkuntzatara baino gehiagotara itzulia, finalista geratu zen National Book Award 2020 Estatu Batuetan eta International Booker Prize 2021 Erresuma Batuan. 2023an, LitProm alemaniarazko plataformak emandako LIBerarturpreis saria irabazi zuen, baina bertan behera utzi zuten saria ematea, Palestinan berpiztutako indarkeria zela eta. Liburuaren arloko mila profesional baino gehiagok, Annie Ernaux, Abdulrazak Gurnah eta Olga Tokarczuk Literatura Nobel saridunek tartean, manifestu bat sinatu zuten Shibliri saria ematea exijituz.