Pello Ramírez Ordizia, 1966
Akordeoi eta biolontxelo jotzailea da. Konposatzailea izan da Benito Lertxundi, Pier Paul Berzaitz, Dulce Pontes, Niko Etxart, Mikel Urdangarin, Iñaki Salvador, Olatz Zugasti eta Xabier Leterentzat, besteak beste.
Ume zela, akordeoia joz hasi zituen musika-ikasketak. Gero, Roma Jablonsky maisuarekin osatu zituen biolontxeloko goi mailako ikasketak Donostiako Udal kontserbatorioan, ohorezko aipamena lortuz.
Bere ibilbidea interpretazio eta konposizio arloei lotua egon da beti. Aipatzekoa da estudioko musikari bezala egin duen lan emankorra. Horretaz gain, irakaskuntza arloan, txelo, akordeoi eta armonia irakasle da Ordiziako Musika Eskolan.
Antzerki, telebista eta dokumental arloan, hainbat soinu-banda sortu ditu.