Juan Manuel Zaragoza Cartagena, 1977
Juan Manuel Zaragoza doktoratu ondoko ikertzailea da Murtziako Unibertsitatean (Espainia). 2013tik 2015era Marie Curie ikerketa-bekaduna izan zen Londresko Queen Mary Unibertsitateko Emozioen Historiako Zentroan, eta 2015etik 2016ra Leonardo bekaduna, BBVA Fundaziokoa. Bere ikerketa esperientziaren eta emozioen historian oinarritu da, zehazki ondoezaren eta ongizatearen esperientzien inguruan. Krisi klimatikoa, osasun mentala eta ongizatea Antropozenoan proiektuaren IP da, eta humanitate urdinen garapenean diharduen ehCOLAB ikerketa-kolektiboaren sortzaileetako bat. Bere lehen monografia, Componer un mundo en común. ¿Por qué necesitamos a Bruno Latour? 2024an argitaratu zuten Lengua de Trapo argitaletxeak eta Círculo de Lectoresek. Hurrengo liburua, Mar Menor-eko krisi ekosozialari eta herriaren erantzunari buruzko ikerketa kolektiboa, 2025ean aterako da Routledge argitaletxe ingelesean.