Joseba Sarrionandia

Euskal filologia eta soziologia ikasketak egin zituen, eta 1980an bere lehen poema- liburua argitaratu zuen, Izuen gordelekuetan barrena, ondorengo idazleen belaunaldietan oihartzun eta eragin handia izan zuena. Poesia, narratiba eta saiakera ugari idatzi ditu, eta euskarazko idazle garaikide oparo eta nabarmenetakoa da; 1991n euskaltzain urgazle izendatu zuten. Poesiaren, narrazioaren edo saiakeraren genero tradizionalekin batera, Sarrionandiaren lanak literaturaren ikuskera berritzaile baten testu hibridoak esperimentatu eta proposatzen ditu. Korronte horretan kokatzen da bere Markos Gimenores 101 letrakartel lana, palindromoaren, irudiaren eta Sarrionandiaren testuaren arteko narrazioa baita.