Iban Zaldua

Idazlea eta Euskal Herriko Unibertsitateko historia irakaslea da; Gasteizen bizi da. Zenbait ipuin liburu eman ditu argitara, besteak beste: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000), Traizioak (Erein, 2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002), Itzalak (Erein, 2004), Etorkizuna (Alberdania, 2005, Euskadi Literatur Saria 2006), Ipuinak -Antologia bat- (Erein, 2010), Biodiskografiak (Erein, 2011), Idazten ari dela idazten duen idazlea (Elkar, 2012), Inon ez, inoiz ez (Elkar, 2014), Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (Elkar, 2018; katalanez Coses que no t'havia d'explicar), Como si todo hubiera pasado (Galaxia Gutenberg, 2018) ipuin bilduma, eta Nola izan garen gauza (Erein, 2021).

Bi eleberriren egile ere bada: Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008); Azken garaipena komikiaren gidoiarena (Ikastolen Elkartea, 2011, Julen Ribasen marrazkiekin; Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 2012); eta euskal literaturaren inguruko lau saiakerena: Obabatiko tranbia (Alberdania, 2002), Animalia disekatuak (Utriusque Vasconiae, 2005), Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo, 2012; Euskadi Saria Saiakeran 2013) eta (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) (Elkar, 2016).

Bere bi azken lanak dira: Nola izan garen gauza. Euskal gatazkaren inguruko ipuin (ia) guztiak (Erein, 2021) eta Ipuina engainua da (Elkar 2022).

Literatur blog bat dauka (Oharrak & Hondarrak), eta Gasteizko Irakurle Klubeko koordinatzailea da.

Elkarrizketak