Sergio del Molino Madril, 1979
Despopulazioari eta “herrialdearen ideiari” buruzko bi saiakera narratibo garrantzitsuren egilea da: La España vacía (Turner, 2016), zeinarekin Liburu-saltzaileen Gremioaren saiakerarik onenaren saria eta Kalamu saria irabazi zituen, kultura prentsaren urteko lan onenen zerrendetan sartzeaz gain; eta Contra la España vacía (Alfaguara, 2021). Aurretik, Ojo Crítico eta Tigre Juan sariak irabaziak zituen, La hora violeta (Random House, 2013) lanarekin, eta, ondoren, Espasa saria, Lugares fuera de sitio (Espasa, 2018) lanari esker. Horrez gain, Lo que a nadie le importa (Random House, 2014) eta La mirada de los peces (Random House, 2017) eleberrien eta Calomarde. El hijo bastardo de las luces (Libros de K.O., 2020) saiakera biografiko laburraren egilea da. La piel (Alfaguara, 2020), eta Un tal González (Alfaguara, 2022) ere berak idatzitakoak dira. El País-eko zutabegilea eta Onda Cero Radioko kolaboratzailea da, besteak beste. Bere lanak, ingelesez, italieraz, frantsesez, grezieraz, alemanez eta txineraz argitaratu dira, besteak beste, hamabost herrialde baino gehiagotan.