Beñat Sarasola

Poesia idazten hasi zuen bere literatura ibilbidea, Kaxa huts bat (Susa, 2007) eta Alea (Susa, 2009) liburuekin. 2013an literatura-ikerketarako Santiago Onaindia beka eskuratu zuen. Beka horren emaitza izan zen 2015ean plazaratutako Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott, eta Oh! Euzkadi (Labayru) liburua.

Nobelagintzaren arloan, 2019an Deklaratzekorik ez (Susa) nobela argitaratu zuen, eta 2024an Coca-Cola bat zurekin (Susa), zeina Frank O’Hararen bizitzako pasarte batzuetan oinarritua dagoen.

Itzultzaile gisa, beste lanen artean, Philip Roth-en Nemesis (Meettok) nobela itzuli zuen.

Lau urtez ETBko Sautrela literatura-saioan egin zuen lan, eta Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumako editore izan zen 2014tik 2021era. Egun, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko irakaslea da.

Hainbat komunikabideetan kolaboratu izan du literatura-kritikari eta zutabegile moduan: Berria, Argia, Erlea, Ctxt, eta abar.

Elkarrizketak