Javier Mina Iruñea, 1950
Literatura Konparatuan lizentziaduna da Sorbonan. Idazle eta margolaria, hainbat erakusketa egin ditu Iruñean eta Donostian. Literaturan, 2004an Miguel Espinosa Saiakera Saria jaso zuen El Ojo del Cíclope lanagatik eta 2008an, Nafarroako Gobernuaren Saiakera Saria Tigres de papel: Los tiranos literarios lanagatik. 2006ko Espasa Saiakera Sariko finalista ere izan da, Vidas paralelas lanagatik.
Besteak beste, La mirada fósil (2011), Montaigne y la bola del mundo (2013), El dilema de Proust o el paseo de los sabios (2014), De paseo por el San Sebastián de Luis Martin-Santos (2015), Libros para la guerra (2016) eta En busca de la inmortalidad (2019) liburuak kaleratu ditu. Javier Minak hainbat urte daramatza Ernest Lluch Kultur Etxeko hileroko literatur solasaldia gidatzen.