Karmele Mitxelena

Irakaslea ofizioz eta idazlea afizioz. Haur, gazte eta helduentzat idazten du. Hainbat sariketa irabazi izan ditu bertso idatzietan zein narratiban. 2019an argitaratu zuen bere lehen lana, Erakusleihoan izenekoa, Markinako Peru Abarka album lehiaketa irabazi ostean. 2022an Donostia Hiriko Kutxa literatura saria lortu zuen Haragizko mamuak ipuin bildumarekin. Urte berean, Lezamako Mikel Zarate saria irabazi zuen Marrubizko uda eleberriarekin. Gerora, Dardarak album ilustratua eta Aitona Floren liburua ere kaleratu ditu. Zoriona, edo antzeko zerbait da bere azken lana, Ondarroako Augustin Zubikarai beka eskuratu ondoren idatzitako eleberria.