Pilar Rodríguez

Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakasle titularra da eta Harvardeko Unibertsitatean doktorea. 2002ra arte Columbiako Unibertsitateko irakaslea izan zen. Literatura, zinema, kultura eta genero ikasketei buruz asko argitaratu du eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Komunikazio taldeko ikertzaile nagusia da. Bere azken bi liburuak dira: Ellas cuentan: Representación artísticas de la violencia en el País Vasco desde la perspectiva de género (Madril. Dykinson, 2020, Cristina Ortizekin idatzia) eta Cine vasco: una historia política y cultural (Salamanca. comunicación Social, 2015, Rob Stonerekin idatzia). 2023an Bernardo Atxaga Katedraren arduraduna izan zen CUNYn (NYC).

Elkarrizketak