Txani Rodríguez

Kazetaria, gidoilaria eta idazlea da Txani Rodríguez. Lo que será de nosotros (Erein, 2008), Agosto (Lengua de Trapo, 2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (Tres hermanas ediciones, 2016) eleberriak argitaratu ditu. Baita, El corazón de los aviones (Elea, 2006) kontakizun-liburua eta hainbat komiki, horien artean La carrera del sol (Saure, 2008), hainbat hizkuntzatara itzulia. Radio Euskadiko Pompas de papel saioko lantaldeko kidea da, eta El Correo eta El Diario Vasco egunkarietako zutabegilea. Idazketa eskolak ematen ditu Escola d 'Escriptura de l' Ateneu Barcelonès-en eta ALEA Literatur Elkartean. Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) bere eleberriak arrakasta handia izan zuen kritikaren eta publikoaren aldetik, eta, horri esker, 2021eko Euskadi Literatura Saria jaso zuen gaztelaniazko literaturaren kategorian. Horrez gain, italierara, bulgarierara eta turkierara itzuli dute, eta gaur egun David Pérez Sañudo zinemara egokitzen ari da. La seca (Seix Barral, 2024) da bere azken eleberria.