Iñigo Aranbarri Azkoitia, 1963
Euskal filologian lizentziaduna, irakaslea da Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean. Idazle gisa, hainbat genero landu ditu. Emon bihar yako, Zulo bat uretan, Zamaontzia, eta Apirila dira argitaratu dituen eleberriak. Ipuinaren jeneroan, Munduko tokirik ederrena; eta poesian, Jonas Poisson, Dordokak eta elurrak, eta Harrien lauhazka. Saiakera ere landu du, Gerraurreko literatur kritika, Gure mendea, Hitzak eta giltzak, Loiolarik ez balitz, Hizlandia, Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna argitaratuz. Zapataren oihana kronika eta Sakabi, soinu txikiaren handitasuna biografia ere argitaratu ditu.
Ohiko kolaboratzailea da euskal prentsan.