Unai Elorriaga Algorta, 1973
Filosofia eta Letrak (Filologia arloan) ikasi zituen, Deustuko unibertsitatean. Irakasle, erredaktore, itzultzaile eta hainbat unibertsitatetan hizlari izan da: Oxford University (Ingalaterra), Georgetown University (AEB), Memphis University (AEB), University of Dublin (Irlanda), University College Cork (Irlanda), University of Aberdeen (Eskozia), Écoles Normale Supérieure de Lyon (Frantzia)… Honako liburuak eta sariak irabazi ditu: SPrako tranbia (2001), Espainiako Narratiba Sari Nazionala (2002); Van’t Hoffen ilea (2003), Igartza Saria (2002); Vredaman (2005), NEA (National Endowment for the Arts) International Literary Award (Amerikako Estatu Batuak) (2010); Londres kartoizkoa da (2009), Joseba Jaka beka (2007); Iazko hezurrak (2014), Kritika Saria (2015); Iturria (2019), Espainiako Kritika Saria (2019) eta Francesco Pasqualeren bosgarren arima (2024). Bere lanak honako hizkuntzetara itzuli izan dira: ingelesa, alemana, gaztelania, katalana, galegoa, bulgariera, italiera, errusiera, serbiera,suediera,estoniera, lituanie...