Literaktum 2023 jaialdiko aurkezpen prentsaurrekoa
Literaktum 2023 jaialdiko aurkezpen prentsaurrekoa

Literaturara beste hizkuntza eta diziplina batzuekin elkarrizketan hurbiltzea da Literaktum jaialdiaren bereizgarria, baita literatura irakurleen eta sortzaileen arteko topagunea izatea ere.


2023ko gaia: Maitasunaren geografiak

Maitasunaren geografiak izan du izenburu 2023ko literatura jaialdiak. Maitasuna, ulertzen ez dugun baina bizitzeko ezinbesteko dugun sentimendua. Izan ere, bizi al daiteke inolako maitasunik gabe? Maitasunak, maitasun ezak edo desamodioak emoziorik muturrekoenak eragin ditzake gizakiarengan eta sortzaileengan, sorkuntza iturri ere izan ohi dira.

Maitasunaren geografiak izan da gai nagusi 2023ko jaialdian, eta honen inguruan, Antonio Muñoz Molina, Ray Loriga, Marta Jiménez, Blanca Llum eta Castillo Suarez poetak, Jacobo Bergareche, Nerea Balda, Alejandro Gandara eta Ramón Andrések parte hartu dute besteak beste.

Nobela berriek ere, izan dute bere tartea hitzen jaialdian, kasu honetan Gioconda Belli, Patxi Zubizarreta, eta Antje Rávic Strubel egile germaniarraren eskutik.

2023ko egitaraua arrakasta handiz abiatu zen Ernest Lluch Kultur Etxean, Gioconda Belli nikaraguarraren parte-hartzearekin, eta Antonio Muñoz Molinarekin Antzoki Zaharrean izandako solasaldia izan da jendetsuena.

Egileekin izandako elkarrizketez gain, bestelakoak ere izan dira: Literatura infantil, ¿cambiamos el cuento? mahai ingurua eta Patri Urkizu lagunartean idazle lezotarrari egindako omenaldia. Aurten ospatu diren edo ospatuko diren hiru urteurren ere erakusketetan ekarri dira gogora; hala nola, Mikel Laboa... izan liteke konstelazio, izan gabe izar..., Munduari bira 80 egunetan eta Euskal Irudigileak 20 urte erakusketetan.

Literaktum Txikiak ere parte-hartze handia izan du. Ipuin kontalariak, antzezlanak, Haurren Egun Unibertsalaren 7. jaia, ilustratzaileekin tailerrak... Aparteko aipamena merezi du Literaktum Txikia III. Ilustrazio Lehiaketak. 'Oninen abenturak' izan da gaia eta 301 ilustrazio aurkeztu zituzten.

Jaialdiak www.literaktum.eus webgune berria estreinatu du eta oso harrera ona izan du 16.700 bisitekin. Sare sozialek ere eragin handia izan dute jendearengan, honako datu hauekin: X (Twitter) sare sozialean 34.200 aldiz ikusi dira txioak eta Facebooken 2.100 pertsonengana iritsi dira argitalpenak.

Oraindik egileek hausnartu eta esan dutena entzuteko aukera dago jardueren podcastak entzunez.

Datu nagusiak

  • 6.100 parte-hartzaile baino gehiago.
  • 54 ekitaldi: hitzaldiak, mahai-inguruak, poesia irakurketa, errezitaldi musikatuak, irrati tailer bat, antzezlanak, bideoforum bat, bertso saio literarioa...
  • 4 erakusketa.

Klik bakarrean

Parte-hartzaileak

  • Uxue Alberdi
  • Ramón Andrés
  • Yolanda Arrieta
  • Nerea Balda
  • Gioconda Belli
  • Ylenia Benito
  • Jacobo Bergareche
  • Harkaitz Cano
  • Anne Etchegoyen
  • Luisa Etxenike
  • Mitxel Ezquiaga
  • Alejandro Gándara
  • Belén Gaudes
  • Slawka Grabowska
  • Aizpea Goenaga
  • Irati Goikoetxea
  • Olga Grande
  • Alex Haro
  • Joxe Mari Iturralde
  • Unai Iturriaga
  • Aiora Jaka
  • Maïmouna Jallow
  • Marta Jiménez
  • Joseba Larratxe 'Josevisky'
  • Igor Leturia
  • Blanca Llum
  • Ray Loriga
  • Ángel Marco
  • Inko Martín
  • Susanna Martín
  • Ana Merino
  • Antonio Muñoz
  • Mari Jose Olaziregi
  • Leire Palacios
  • Ruth Pérez de Anucita
  • Antje Rávik
  • Uxue Razquin
  • Iñaki Salvador
  • Sandra Sánchez
  • Beñat Sarasola
  • Joseba Sarrionandia
  • Jonathan Sedeño
  • Castillo Suarez
  • Iñar Sastre
  • Itziar Ugarte
  • Yurre Ugarte
  • Iban Zaldua
  • Patxi Zubizarreta
Antonio Muñoz & Ana Merino (Argazkia: Iñaki Rubio).
Antonio Muñoz & Ana Merino (Argazkia: Iñaki Rubio).