250 ilustrazio aurkeztu dira IV. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketara, eta 9 lan irabazleak aukeratu dira.

2024.11.20

6 - 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako Ilustrazio Lehiaketako edizio honetan, Nur-en abenturak liburu bilduma izan da ardatza eta honen inguruko marrazki libre eta pertsonala gauzatu behar izan dute parte hartzaileek.

Guztira 250 ilustrazio bildu dira eta marrazki hauek hiru kategoriatan sailkatu dira: Lehen Hezkuntzako 1-2 maila, 3-4 maila eta 5-6 maila. Kategoria bakoitzean hiru sari banatuko dira eta saritu bakoitzari diploma bat, 30 euroko balea Donostiako liburu-dendetan liburuak erosteko eta egileak sinaturiko Nur-en abenturen bildumaren ale bat emango zaio.

IV. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketako sari banaketa ospatuko da azaroaren 22an San Jeronimo aretoan, arratsaldeko 18:00etan, Kattalin Ansorenak aurkeztua. Horrez gain, sari banaketa gauzatzeko, Toti Martinez de Lezea, Juan Luis Landa eta Ivan Landa Martín ilustratzaileak bertan izango dira, Nur-en abenturen egileak eta sortzaileak.

Irabazleak hauek izan dira:

LH 1-2:

  • Luka Agote Gonzalez Ordoñez. LH1. La Salle Donostia. Nur: viaja en el tiempo.
  • Carla Parron Eizaguirre. LH2. San Tomas. Nurren mundua.
  • Sara Andrino Irigoyen. LH2. Jesuitak Donostia. Nur majikoa.

 

LH 3-4:

  • Mencía Blanco Lara. LH4. Aldapeta María Ikastetxea. Nur eta mundu fantastikoa.
  • Sarah Agote Gonzalez. LH3. La Salle Donostia. Nur: el poder de hablar con los oso panda.
  • Ander Bezares Aldalur. LH4. Aldapeta María Ikastetxea. Nur eta plantigradoak.

 

LH 5-6:

  • Lucía Cielo García Cordova. LH 5. Ekintza Ikastola. Nur eta Afrikako misterioa.
  • Iraia Pikasarri Alzelai. LH6. Zurriola Ikastola. Nur eta lore erraldoia.
  • Carla Martín García. LH6. Bizarain, Errenteria. Nur Parisen.

 

Irudi irabazleak hemen ikus daitezke:

Nur-en abenturak 2024