Maxim Ósipov gaur egun nazioartean proiekziorik handiena duen errusiar idazleetako bat izango da 2024ko lehen Literaktum Topaketen protagonista. Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Okendo Kultur Etxean, 19.00etan. Sarrera librea izango da aretoa bete arte eta aldibereko itzulpen zerbitzua izango da. Ósipov Irati Goikoetxea idazlearekin arituko da solasean.

2024.03.14
Maxim Ósipov

Ipuin, eleberri, entsegu eta antzezlanen egile, bere literatur ibilbideaz eta gaztelaniaz argitaratu berri duen Kilómetro 101 (Libros del Asteroide, 2024) eleberriaz mintzatuko da Maxim Ósipov.

Literaktum Topaketak egitasmoak nazioartean ezagunak diren edo euren ibilbideari errekonozimenduren bat jaso duten idazleak hirira gonbidatzen ditu urtean zehar. 2019 urtea ezkeroztik Najat El Hachmi, Leonardo Padura, Petros Márkaris, Selva Almada, Jhumpa Lahiri eta Olga Tokarczuk Nobel saridun poloniarra izan dira gonbidatu Literaktum Topaketetan.

2024ko azaroaren 11tik 24ra, beste urte batez, Donostia Letren Hiria bilakatuko duen Literaktum Jaialdiaren aurrekaria izango da Topaketa.

Maxim Ósipov

Maxim Ósipov (Mosku, 1963) mediku kardiologoa da. Inbestigatzaile lanetan ere aritu zen 90. hamarkadan Kaliforniako Unbiertsitatean eta Errusiara itzultzean mediku bezala aritu zen lanean eta zientzia testuetan espezializatutako argitaletxea sortu zuen. 2005ean Moskutik 100 kilometrora dagoen Terusa herrira lekualdatu zen pazienteekin harreman zuzena berreskuratzearren eta fundazio bat ere sortu zuen ospitalaren etorkizuna ziurtatzeko.

2007 urtekoa da bere lehen lanaren argitalpena. Ordutik hona, eleberriak, entseguak eta antzezlanak idatzi ditu eta hainbat sari irabazi. Bost antologia argitaratu ditu prosaz eta Errusia osoan antzeztu dira bere lanak. Hamabi hizkuntza baina gehiagora itzuli dira berak idatzitakoak. Maxim Ósipov gaur egun nazioartean proiekziorik handiena duen errusiar idazleetako bat da. Gaztelaniaz, El grito del ave doméstica (2015), Piedra, papel, tijera (2019; Libros del Asteroide, 2022) eta Kilómetro 101 (2022; Libros del Asteroide, 2024) ditu argitaratuak.

2022an, Ukrainiako gerra hasi eta gutxira erbesteratu zen.

Irati Goikoetxea

Irati Goikoetxea (Beasain, 1984) matematika irakaslea da Bigarren Hezkuntzan. Azken urteotan Nafarroako Gobernuko Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusian dihardu lanean, Bizikidetza atalburu. Ordiziako irakurle-taldeko gidari lanak egiten ditu eta hogeita bi urte daramatza anaiarekin batera larunbat goizetan Segura Irratiko Itaka sormen saioa zuzentzen. Euskalerria Irratian eta El Diario Vascon ari da zutabegile. Argitaratutako lanak: Arraroa (Mensajero Ediciones, 2010) album ilustratua, Andraizea (Erein, 2014) ipuin-liburua eta Herriak ez du barkatuko (Elkar, 2021) eleberria. Orgusmus (Txalaparta) lan kolektiborako Inurriak eta elefanteak ipuina idatzi zuen. Udazken honetan Alberdania argitaletxeak argitaratu du Herriak ez du barkatuko lanaren gaztelaniazko itzulpena, Fernando Reyk itzulita.