6.100 pertsona baino gehiago 2023ko Literaktumen
Jende ugari hurbildu da heldu eta haurrentzat antolatutako 54 ekitaldietara.
Maitasunaren geografiak izan da gai nagusia edizio honetan, eta honen inguruan, Antonio Muñoz Molina, Ray Loriga, Marta Jiménez, Blanca Llum eta Castillo Suarez poetak, Jacobo Bergareche, Nerea Balda, Alejandro Gandara eta Ramón Andrés izan dira jaialdian beste batzuren artean.
Nobela berriek ere, izan dute bere tartea hitzen jaialdian, kasu honetan Gioconda Belli, Patxi Zubizarreta, eta Antje Rávic Strubel egile germaniarraren eskutik.
Edizio honetako egitaraua arrakasta handiz abiatu zen Ernest Lluch Kultur Etxean, Gioconda Belli nikaraguarraren parte-hartzearekin, eta Antonio Muñoz Molinarekin Antzoki Zaharrean izandako solasaldia izan da jendetsuena.
Egileekin izandako elkarrizketez gain, bestelakoak ere izan dira: Literatura infantil, ¿cambiamos el cuento? mahai ingurua eta Patri Urkizu lagunartean idazle lezotarrari egindako omenaldia. Aurten ospatu diren edo ospatuko diren hiru urteurren ere erakusketetan ekarri dira gogora; hala nola, Mikel Laboa... izan liteke konstelazio, izan gabe izar..., Munduari bira 80 egunetan eta Euskal Irudigileak 20 urte erakusketetan.
Literaktum Txikiak ere parte-hartze handia izan du. Ipuin kontalariak, antzezlanak, Haurren Egun Unibertsalaren 7. jaia, ilustratzaileekin tailerrak...Aparteko aipamena merezi du Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketaren hirugarren edizioak. Oninen abenturak izan da gaia eta 301 ilustraziok hartu dute parte.
Jaialdiak www.literaktum.eus webgune berria estreinatu du eta oso harrera ona izan du 16.700 bisitarekin. Sare sozialek ere eragin handia izan dute jendearengan, honako datu hauekin: X (Twitter) 34.200 aldiz ikusi dira txioak eta Facebook-en 2.100 pertsona bakar helerazi dira webgunera argitaratu diren publikazioei esker.
Oraindik egileek hausnartu eta esan dutena entzuteko aukera dago jardueren podcastak entzunez, Literaktum, Donostia Kultura Irratia, DK ON! webguneetan eta podcast plataforma nagusietan.
Jaialdiko argazkiak: