GuruyiMaite Rosende eta Jon Lorenterekin tailerra
Guruyi: yogaren inguruan abentura bat ipuina oinarri hartuta, haurrek yoga egingo dute, eta maskarak ere prestatuko dituzte. Guruyi Himalayako mendietara doazen haur talde baten istorioa da. Bertan, maisu berezi bat ezagutu eta Yogaren jakinduria guztia jasoko dute. Irakaslearekin urte betez egiten duten entrenamendu nekeza liburuarekin batera doan karta-jokoan zehazten da.Karta horietan, yogako arnasketa teknikak zehazten dira, asanak (jarrerak), asanak bikotean eta kontzentrazio-jolasak (mindfulness).
Adina: 5-9
Izen-ematea:
casareskulturetxea@donostia.eus, 943 351149 (azaroaren 7tik aurrera)