Grimm anaien parkeaErre Produkzioak
Grimm anaien parkea parkea keinuzko antzerki ikuskizuna da. Grimm anaien ipuinetako batzuk ditu erreferentzia: Errautsa, Txanogorritxo, Hansel eta Gretel , Loti ederra, Rapunzel , Edurnezuri… Jeff eta Joe kale-garbitzaileek Grimm anaiei eskainitako eskultura bat dagoen parkea garbitu behar dute eta ipuinak haien bizitzetan sartuko dira.
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da eta, horretarako, amarakulturetxea@donostia.eus bidali beharko da eskaera, eskatzailaren izen-abizenak eta gonbidapen kopurua adieraziz (gehienez 4 gonbidapen) edo 943481919 telefonoan. Izena emateko epea azaroaren 21ean 10:00etan hasiko da (lehenago jasotako eskaerak ez dira kontuan hartuko).
Adina: + 5 urte