aza. 8 - abe. 14 2024

Ernest Lluch K.E.

Doan edukiera bete arte

Markos Gimenok euskaraz idatzitako palindromoetatik sortutako 53 kartel biltzen dituen erakusketa da Karteletrak. Kartel horietako batzuk Markosek berak diseinatu zituen, baina Joseba Sarrionandiaren lanari esker, haren lagun askok eta hogeita hamar artista baino gehiagok palindromo horiek kartel formatuan ilustratu dituzte, Markosen adiskidetasunari eta haren jenialtasunari egindako omenaldi moduko bat. Euskararen eta sorkuntza artistikoaren batasuna da erakusketa, hitzak arte bihurtuz.