2024 aza. 15 - 2025 urt. 17

Okendo K.E.

1990ean, Anne Rearickek Estatu Batuetako ekialdeko kostaldea utzi eta urtebete eman zuen Ipar Euskal Herriko eguneroko bizitzari argazkiak ateratzen. Hemen denbora gelditu egin dela dirudi. Horregatik, benetakotasun eta garbitasun uneak harrapatu nahi ditu.

Biarritzeko Mediatekarekin batera burutu den erakusketa honetan, Anne Rearick-ek 35 urteetan zehar Euskal Herrian eginiko argazkiak aurkezten dizkigu.

Azaroaren 15ean, erakusketaren inaugurazioa dela eta, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleek txalaparta joko dute 19:00etan.