© Antonio Navarro Wijkmark © Antonio Navarro Wijkmark

2024 azaroak 14 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Luis Martin-Santos pertsonaia polifazetikoa izan zen, frankismoaren aurkako erresistentzia klandestinoko kidea, eta bere garaiko gizartearekin konprometitutako intelektuala.

Bere eleberria, Tiempo de silencio, hainbat irakurle-belaunaldiren gerraosteko imajinarioaren parte da. Hogei bat hizkuntzatara itzulita, garaiko narratiba berritu zuen, eta hori da munduko eskola eta unibertsitateetan aztertzeko arrazoietako bat.

Egilearen jaiotzaren mendeurrenean, Enrique Vila-Matas (Bartzelona, 1948) idazleak Tiempo de silencio lanari buruz hitz egingo du eta Seix Barral-ek argitaratu berri duen edizioa aurkeztuko da. Edizio horrek Vila-Matasen hitzaurrea du. Javier Mina, idazlea eta Martín-Santosen figura ondo ezagutzen duena, elkarrizketatzailea izango da.

 

Oharra

Saio hau streaming bidez eskainiko da. 

Antolatzailea

STM, Literaktum