Jesús Carrasco Intemperie
Intemperie Jesús Carrascok (Badajoz, 1972) idatzi zuen lehen eleberria da, 2013an idatzi ere. Ondoren argitaratu zituen, La tierra que pisamos (2016) eta Llévame a casa (2021).
Lehen lanarekin nazioarteko onarpena lortu zuen Carrascok. Lirismo handiko uneez zipriztindutako kontakizuna da Intemperie, non mutiko baten ihesa kontatzen duen, lehorteak zigortutako eta indarkeriak gobernatutako herrialde baten barrena.
Eleberrian oinarritutako filma zuzendu zuen 2019an Benito Zambranok.
Elkarrizketatzailea: Ana Merino.