Gabriela Ybarra + Ángeles González-SindeEl comensal
© Inés Ybarra
2016ko Euskadi Literatur Saria eta urte bereko Man Booker Internationaleko finalista, El comensal da Gabriela Ybarrak (Bilbo, 1983) eleberriaren generoan egin duen debuta. Egileak heriotzarekin eta familiarekin duen harremana ulertu nahi du, bi gertakariren bidez: ETAk aitona hil izana eta amaren heriotza. Material intimoz ehundutako nobela, zati autobiografiko eta kronika kutsuarekin.
2022an Ángeles González-Sindek (Madril,1965) zuzendu zuen El comensal filma.
Elkarrizketatzailea: Luisa Etxenike.