2024 ira. 14 - 2025 urt. 12 • Asteartetik igandera: 10:00 - 19:00

Sarrera librea

San Telmo Museoa

Luis Martín-Santos idazle eta psikiatra donostiarraren jaiotzaren mendeurrena ospatuko dela-eta antolatutako erakusketa. Komisarioa: Julià Guillamon.

Luis Martín-Santosen irudiak dimentsio literario handia hartu du publiko zabalarentzat, Tiempo de silencio (Isiltasun garaia) eleberriarekin, hainbat irakurle-belaunaldiren gerraosteko imajinarioaren parte dena. Eleberriak garai hartako narratiba berritzea ekarri zuen, eta hori da munduko eskola eta unibertsitateetan aztertzeko arrazoietako bat.

Pertsonaia polifazetikoa izan zen, frankismoaren aurkako erresistentzia klandestinoko kidea, eta bere garaiko gizartearekin konprometitutako intelektuala.

Antolatzailea

San Telmo Museoa, BNE, AC/E