2024 azaroak 16 • 19:30

Antzoki Zaharra

Hizkuntza: ele bitan - 90 minutu

Gonbidapenen erreserba: azaroak 13 • 11:30

Oharra:

Gonbidapenak azaroak 13ko goizeko 11:30etik aurrera, jaso ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez), Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta kultur etxeetan (Loiola salbu). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Aurtengo Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sarien banaketa ekitaldian kontakizun- liburua eta antzerkia modalitateak sarituko dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Gainera, euskal literaturgintzan aritutako pertsona batek Ibilbide Saria jasoko du, bere bizitzan euskal liburugintzari egindako ekarpenarengatik aitortza jasoz. Sari banaketaren ondoren A Fuego antzezlana eskainiko da gaztelaniaz, La Bella Otero antzerki konpainiaren eskutik.