© Carlos Moreno

2022 azaroak 18 • 19:00

Okendo K.E.

Hizkuntza: elebidun - 90 minutu

Doan aretoa bete arte

Zubi hizkuntzarik gabe itzultzearen garrantziaz eta autore eta itzultzaileen arteko harremanez hausnartuko dute saio honetan Itxaro Borda, Ainara Maya eta Leire Martínez de Marigorta itzultzaileek eta Mireia Callafell eta Miren Agur Meabe idazleek, Aiora Jaka gidari dutela.

Izan ere, hiru itzultzaileek poesia itzultzeko egonaldia egin dute Etxepare Euskal Institutuak, Institut Ramon Llull eta Consello da Cultura Galega erakundeekin batera antolatutako proektuaren baitan. Egonaldi hori lanerako, inspiraziorako eta elkartrukerako baliatu dute itzultzaileek eta aukera izan dute komunikazio zuzena izateko itzuli dituzten poetekin.

Jatorrizko poemak nahiz horien itzulpenak ere izango ditugu entzungai idazle eta itzultzaileen ahotsetan, musika lagun, Alex Haroren eskutik.

Laguntzailea

Musikagela