Ipuin Kontalarien X. Maratoia
Hona hemen hamargarren maratoiaren egutegia:
11:00etan Irudi-liburuak kontatzen. Peio Añorga. 2-4 urte. BETETA.
"Album klasiko batzuk eta urte honetan Añorgak sortutako album batzuk kontatuko ditu".
12:00etan Poltsikorako poemak. Amaia Egidazu eta Saroa Bikandi. 4-8 urte. BETETA.
"Poltsikorako poemak umeei bideratutako poesia kontaketa bat da, ahotsaz, gorputzaz eta irudiaz lagundua. Egidazu eta Bikandik sortutako poema ilustratu desberdinak jasotzen dituen bildumatxoa erabiliko dute oinarri moduan. Umeekin erritmoa, errima, hizkuntza eta ahozkotasuna lantzeko baliabide bikainak dira".
17:00etan. Zaku bete ipuin. Dorleta Kortazar. 8-14 urte.
"Zaku berria ipuin zaharrekin
Zaku zaharra ipuin berriekin
Ipuin bete zaku, zer daukagu?
Zaku bete ipuin, zuk bai jakin!"
Horrez gain, 18:00etan 15 urtetik gorakoentzat Mejillon Tigre Kolektiboaren Hitz esana ikusi ahalko da maratoiaren baitan. BETETA
Oharra:
Izen ematea beharrezkoa da, erreserbatu botoieko inprimakia betez.
Laguntzailea
Galtzagorri Elkartea