2024 azaroak 23 • 18:00

San Jeronimo (Liburutegi Nagusia)

Hizkuntza: euskara - 60 minutu

Erreserbatu

Aurtengo honetan ere, gazte eta helduentzako saioa eskainiko da Ipuin Kontalarien X. Maratoian.

Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz esana. Zer da spoken word delakoa? Batez ere ingeles hiztunak diren herrialdeetan landutako poesia-molde konkretu bat: ahoz gora esateko idatzitako poesia; errepikari, erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia. 

Oharra:
Izen ematea beharrezkoa da, erreserbatu botoieko inprimakia betez.

Laguntzailea

Galtzagorri Elkartea