El celoSabina Urracarekin solasean
© Laura C. Vela
El Celo hirugarren eleberria du Sabina Urracak (Donostia, 1984) eta La Humana emakume gaztea du protagonista nagusi, lanik gabe aurrera egiteko antsiolitikoak behar dituena eta berauek lortzeko, tratu txarrak jasaten dituzten emakume talde batengana joaten dena terapia egitera.
Fabula gisa eraikia, pertsonaiek izenik ez duten istorio gordin honen atzean, matriarkatuaz, emakume hautsiez, gaixotasun mentalez eta errugabetasunaren galeraz hitz egiteko Urracaren asmoa dago.
Elkarrizketatzailea: Ines Azpiazu.